 |
|
|
 |
|
 |
 |
| |
EBALUAZIOA
2003. Klik egin estekan |
MATRIKULAZIOA. Egin
Klik estekan |
| |
| |
 |
 |
 |
ESKAINTZA.
Egin Klik estekan
Euskal Herriko umeei eta gazteei udako testuinguruan
eta era ludikoan hizkuntzak jorratzeko aukera egokiak
eskaintzeaz gain, hurrengo helburuak ditugu irizpide,
hala nola:
Ikasleengan esperientzia aberasgarri eta anitzak sortu.
Parte hartzaileen arteko elkarbizitza bultzatu eta lankidetza bermatu.
Tolerantzia eta errespetua bezalako baloreak sustatu.
Kultura ezberdinen arteko elkar trukaketa bultzatu.
Sormena, berrikuntza eta iniziatibak garatu.
Disziplina eta autokontrola sendotu.
|
Euskarazko udalekuak ikastolekin batera sortu zirela esan dezakegu. Ingeleseko eta frantseseko eskaintzak, ostera, 1992/93 ikasturtean ikastoletan martxan zegoen eleaniztasun proiektuari aisialditik planteamendu osagarria egiteko asmoz jarri ziren abian. Horrela, eskaintza hauek ikastoletatik hasi, Euskal Herri mailan jarraitu eta atzerrira ere zabaldu dute bere kokalekua gaur egun. |
Ikasle euskaldunek jasotzen duten hezkuntza formala osatu eta luzatu nahian, eta hainbat baloreetan oinarritutako hezkuntza integralaz baliatuz, Euskal Herriko ume eta gaztetxoei uda garaian hizkuntzak – euskara, ingelesa eta frantsesa- lantzeko eta ikasleen garapenerako lagungarriak diren egitasmoak eskaintzen ditugu.
Egitasmo hauen artean: udaleku itxiak, udaleku irekiak, murgiltze programak eta atzerriko egonaldiak aurkitu ditzakegu.
Eskaintza hauei buruzko informazio zehatzagoa nahi izanez gero, alboko zerrendan “Eskaintza” deituriko botoian klikatu.
|
BEGIRALEAK/ZUZENDARIAK.
Klik egin estekan |
| |
|
 |
|
|
|