 |
| INGELES UDALEKUAK |
| |
TOKIA |
KOPURUA |

1993. urtean Ikastolen Elkartea ingeles udalekuak antolatzen
hasi zenetik, hauek ikaragarrizko hobekuntza jasan dute,
bai eskaintza aldetik, baita haur kopuru aldetik ere.
Sopelan 56 ikaslerekin hasi zirenetik gora eta gora egin
dute, 1995. urtean jada ia 200 ikasle joan zirelarik Sopela
eta Bermeon antolaturiko udalekuetara.
Aurten, udaleku hauek Bermeo, Ondarroa, Zarautz eta Sopelan
burutuko dira eta, bataz beste, 520 haur inguru izatea espero
da, tokian tokiko ekintzak burutu eta hamabostaldi eder
bat pasatzeko irrika.
|
ONDARROA: Ekainaren 26tik Uztailaren
10era eta Uztailaren 11tik 25era.
BERMEO: Ekainaren 26tik Uztailaren 10era
eta Uztailaren 11tik 25era.
ZARAUTZ: Ekainaren 26tik Uztailaren 10era
eta Uztailaren 11tik 25era.
SOPELA:Ekainaren 26tik Uztailaren 10era
eta Uztailaren 11tik 25era. |
argazkiak: |
INGELES UDALEKUAK 10 eta 16 urte bitarteko gaztetxoei
zuzendutako udako programa da eta euskal udalekuetan
bezala, ekintza ezberdinak burutzen dituzte haurrek
hamabostaldi batean zehar, adinaren arabera. Bere berezitasuna,
goizez ingeleseko klaseak emanik udaleku baten planteamendua
lantzea da, hots, gazteen arteko elkarbizitza eta elkartasuna
bultzatzea, beti ere aisialdiko ekintzen bitartez. |
|
|
Helburuak:
1.- Hizkuntzen lanketa:
Euskal udalekuen kasuan,
euskara eguneroko ekintzetan erabiltzea.
Ingeles udalekuen kasuan, ikastolan landutako ingeles
edukien ahozko adierazpena lantzea.
2.- Euskal Herriko kultura
eta ohiturak ezagutaraztea.
3.- Baloreak sendotzea: elkartasuna, errespetua, garbitasuna…
4.- Udalekuak giro alai batean eta poztasunez bizitzea.
5.- Trebetasun ezberdinak lantzea.
|
|
|