 |
2002tik aurrera, Ikastolen Elkarteak bere kabuz antolatu
ditu udalekuak.
Urte horretan Durangoko Ibaizabal ikastolan hasi zen esperientzia
berria eta 2003.tik aurrera Oiongo ikastolan ere izan du
jarraipena.
Aurten, berriz, 3 txanda burutuko dira Etxarri Aranatzen,
LH-ko 3. eta 6. maila bitarteko ikasleekin.
|
Aldundi
bakoitza deialdi publikoz hasi zen banatzen udalekuen eskaintza,
eta ondorioz, Ikastolen Federazio bakoitzak bere aldetik
aurkeztu beharko zituen proiektuak aurrerantzean.
1993. urtean Bizkaiko Ikastolen Elkartearen saihetsetik
sortu zen Ikas Kultur Elkartea, Foru Aldundiak antolaturiko
udalekuetan partehartzaile bihurtu zen: Zuaza, La Pueblan…
eta era berean, ingeles udalekuak antolatzen hasiko zen.
1995ean Zuaza eta La Pueblaz gain, Lagan ere hasi ziren
antolatzen euskal udalekuak, hurrengo urtean Bianan eta
1997tik aurrera Ondarroa ere gehituko zen.
2.000 eta 2.001 artean, berriz, La Puebla eta Bianan antolatu
ziren euskal udalekuak, Aldundiarekin elkarkidetzan azken
aldiz.
|
1983 eta 1985 urteen artean, Eusko
Jaurlaritzarekin hitzarmena eginez eta Ikastolen Federazioak
koordinatuz, indartuaz joan ziren udalekuak, hauek toki
ezberdinetan burutuz eta haurren kopurua, urtez urte eta
orokorrean ikusirik, 500 plaza ingurukoa izanik.
1986 eta 1991 artean, berriz, Gaztedi konpetentziak Aldundietara
pasatu ondoren, hitzarmenak Bizkaia, Gipuzkoa eta Arabako
hiru Aldundiak eta lau Federazioen artean hasi ziren burutzen,
eta ondorioz, 30 udaleku inguru antolatu ziren urtero, 3.000
eta 4.000 plaza inguru betez, beti Ikastolen Federazioak
jarrita azpiegitura eta koordinaketa lana.
|
Ikastolak lanean hasiaz bat udalekuen antolaketa lanak ere
hasi ziren.
1977 eta 1978 urteen artean Puente La Reinan antolatu ziren
lehen udalekuak. 1978 eta 1982 urteen artean, berriz, tokiak
aldatuaz joan ziren eta Ondarroa, Irati eta Valdegobian ospatu
ziren udalekuak. |
| |
LH 3,4,5 eta 6 |
Helburuak:
1.- Hizkuntzen lanketa:
Euskal udalekuen kasuan, euskara
eguneroko ekintzetan erabiltzea.
Ingeles udalekuen kasuan, ikastolan landutako ingeles
edukien ahozko adierazpena lantzea.
2.- Euskal Herriko kultura eta ohiturak
ezagutaraztea.
3.- Baloreak sendotzea: elkartasuna, errespetua, garbitasuna…
4.- Udalekuak giro alai batean eta poztasunez bizitzea.
5.- Trebetasun ezberdinak lantzea.
|
argazkiak: |
EUSKAL UDALEKUAK 8 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzat
antolatuko ditugu aurten, Etxarriko Aranazko Andra Mari
ikastolan. Ikastolen Elkarteak antolatzen dituen udaleku
itxiak dira eta bertan, ekintza ezberdinak burutuko
dituzte haurrek: Goizez euskara eta kultura lantzeko
ekintzak eta arratsaldez euskal kirolak, ur ekintzak,
dantza, antzerkia eta oro har, aisialdiarekin lotutako
ekintzak. |
|
|