
Zerbitzua ingeleseko ikastaro berezi bat eskaintzean datza,
udan, ekainaren 28tik uztailaren 24ra hain zuzen ere.
Enjoy English programaren helburuak eleaniztasunarekin eta
ikastola izaerarekin lotutakoak dira:
- Euskal kultura eta hizkuntza zabaldu.
- Aisialdian oinarrituta ingelesa landu.
- Kultura ezberdinak ezagutu.
- Hezkuntza komunitatearen parte hartzea ziurtatu.
Ikasle talde bakoitzak bere monitorea izango du, jokoak,
eskulanak, ipuin kontaketak, antzerkiak, proiektuak eta
abar ingelesez landuko dituzte . Beti ere monitoreak, jatorrizko
ingeles hiztunak izango dira, hau da, ama hizkuntza ingelesa
izango dute. Gainera, monitore hauek egonaldia, programan
parte hartzen duten ikasleen familietan egingo dute. Ikastolan
bertan hau guztia kudeatzeko koordinatzaile bat egongo da.
Prezioa eta izen ematea zure ikastolan.