 |
|
Ikastolen Elkartean, aspaldidanik, sakon landu izan dugu aisialdiko
esparrua jarduera ezberdinen bitartez (udalekuak,
hizkuntzak lantzeko egitasmoak, gazte elkarteak, kirol
topaketak, ikastolaz kanpoko ekintzak, ikastolako
ekintza edo jai berezietan, etab...)
Hala ere, urteak pasatu ahala aisialdiko ekimen hauek
gauzatzeko pieza klabe batzuk zeudela konturatu ginen:
BEGIRALEAK.
Begiraleak dira ume-gazteen heziketa lana
aurrera eramango dutenak. Eurak dira umeei baloreak,
ezagupenak eta bizipenak transmitituko dizkietenak
eta umeentzat eredu izango direnak. Beraz, ikastolen
izaerarekin bat datozen begiraleak behar genituela
argi geratu zitzaigun.
|
Behar honi erantzuteko eta honela hezkuntza integralaren aldeko apustuan aurrera egiteko, AISIOLA Aisialdiko eskola propioa sortzeko lehenengo pausuak eman genituen 2000 urtean.
Aisiolaren izaera, ikastolen eta Ikastolen elkartearen izaeran oinarritzen da eta bere ildo nagusiak hauek dira:
- Proiektu hezitzaile euskalduna.
- Aisialdian oinarritutako hezkuntza proiektua.
- Baloreetan oinarritutako proiektu hezitzaile integrala.
- Kalitatezko hezkuntza proiektua.
Ikastaroa bukatzean, Eusko Jaurlaritzako kultura sailak onartutako haur eta gazteen aisialdirako begirale titulu ofiziala eskuratzen du ikasleak.
|
|
|