BIZKAIKO IKASTOLEN ELKARTEA (BIE) Bizkaiko ikastolek sortutako hezkuntza kooperatiba da, kalitatezko euskal eskola elkarlanean garatzeko. Bere eginkizuna bikoitza da; batetik, ikastolei kalitatezko zerbitzu pedagogikoak eskaintzea, haur eta gazteen hezkuntza lanetan laguntzeko, eta bestetik, euskara eta euskal kulturaren garapen-eginkizunetan jardutea.